| Alboan
dagoen Santimamiñeko kobak badu margo-gela bat eta
han agertzen dira bisonteak, oreinak, artzak, basahuntzak
eta basazaldiak. Bisonte ugari zegoen Europan historiaurrean,
baina galduz joan ziren eta XX. mende hasieran gutxi batzu
baino ez ziren geratzen kaukasiar basoetan mugatuta. Gaur
egun, iraganaren benetako relikia eta Europako basabererik
handiena denaren ale batzuk bazkatzen dute berriro Basondoko
zelaietan.
|