Eskolaumeen
bisitak dira Basondon zeregin nagusia. Lekuan lekuko natura
klaseak ditugu, euskeraz zein erderaz emanak. Edukia, haur
edo gazteen adinera egokitua eta animaliekin harreman zuzenean.
Bisitak izan daitezke edo goizekoak edo egun osokoak, kasu
honetan kanpu-ekintzak egiten dira arratsaldean. Prezioa
4,50 € umeko lehenengoan eta 7 bigarrenean. Hemen daukazu
web bat, Bilboko kolegio frantsesaren bisita bat kontatuz.
Eskola baten bisita tipikoa:
Eskola-autobusak normalean hamarrak-hamar ta erdietan heltzen
dira Santimamiñera, koben aurrean aparkatu eta 11-ak
inguruan hasten dute ibilbide gidatua, taldekako monitoreekin.
Bisitan bi bat ordu ematen dituzte eta gero geratu egin
daitezke ekarritako bazkaria jaten picnic-gunean eta hiruretan
edo, autobusa dator bila. Egun osoko bisitetan, goiztxuago
jaten dute eta arratsaldea ematen dute kanpo ekintzak egiten,
lauak edo bostak arte. Edozein adinetako haur zein gazteek
egin dezakete bisita, nahiz ta eguraldi txarra egon, jantzi
egokiak ekarriz gero.