Taldeen eta eslolen bisitetan, bisita aldez aurretik prestatzea
komeni da klasean, bertako faunarekin eta bere babespenarekin
lotutako edukiak landuz. Fundazioak badu kanpo-kuaderno
bat hitzartutako eskolentzako, euskeraz eta erderaz dagoena
eta era atseginean aukezten diren gutxieneko edukiak dituena.
Basondo ez da zooa, harrera
zentrua baino, egoítza antzeko bat animalia kaltetuentzat.
Derrigorrezkoa da horregatik jarrera errespetutsua mantentzea
denbora guztian, zeren animalietako asko sendategietatik dator
eta tratamendu ostean, ezin izan da askatasunera itzuli edo
giltzapeko ugalketa programetan dago. Haurrei adierazi egin
behar zaie Basondon ezin dutela aldarririk egin, ez korritu,
ezta jarrera latzak edo erasotzaileak hartu.
Gainera, ez da ahaztu behar basabereak direla. Ez da inoiz
bidea utzi behar, ez hesiak heldu, ezta norbera sartu edo
beste zerbait sartu instalazioetan zaintzaileen baimenik eskatu
gabe. Zentruak asegurua duen arren, ez da inongo arduragabekeriarik
egin behar.